Camping de montaña

Mendi-ibiliak:

Asolaze inguruan hainbat bide daude, oso ondo seinalatuta gainera. Distantzia eta zailtasun ezberdinak dituzte. Gure ustez, nabarmentzekoa den ibilbide erraz bat, eta gainera kanpinetik pasatzen dena, Erregearen Bidea da. Belaguako Izkina eta Erronkari Bailarako gainontzeko herriak lotzen ditu.

Mendi-igoerak:

Belaguako Bailararen inguruan mendi maiestatetsuak daude, Pirinioak osatzen dituztenak. Asolazetik gertu daude, esaterako, Lakartxela eta Txamantxoiaren magalak. Bertatik gailur enblematiko horietara igotzeko aukera dago.

Eskia:

Eski nordikoa egiteko hainbat pista daude Belaguako Bailaran: Mata de Haya, Ferial, Contienda… Oso gertu daude eski alpinoa egiteko pista batzuk ere: Pierre St Martin, esaterako, Frantziako muga pasatuta. Horrez gain, Izaban dago Erronkariko Eski Eskola, eta hainbat ikastaro eskaintzen ditu.

Eskalada:

Larrako pareta arrokatsuek hainbat bide bertikal dituzte, kirol hau maite dutenentzako.

Espeleologia:

Belaguako formazio arrokatsuek kobazulo eta sima asko gordetzen dituzte bere baitan. Oso erakargarriak dira espeleologia atsegin dutenentzako. Sainte-Engrâncetik (Frantzia) irteera gidatuak antolatzen dituzte Verna Salara. Sant Martin Harriaren barruan dago sala hori, eta Europako sima handienetako bat da.

Bizikleta:

Salazar, Belagua eta Zuriza bailaretako mugan egonik, Izaba oso toki erakargarria da txirrindularitza praktikatzeko. Herri honetatik ibilbide ezberdinak egin daitezke bizikletan, desnibel ezberdinetakoak. Larrako Erreserba Naturalekoa ezaguna eta interesgarria da, adibidez.

BTT

Ingurunea uhin formakoa da, bideak zainduta eta markatuta daude. Hala, toki ezin hobea da mendiko bizikletan (BTT) ibiltzea gustuko dutenentzat. Eskaintza zabala da: Zurizari itzulia, Pirinioez Haraindiko Bidea

Antolatutako beste jarduerak:

Izabako Kirol Elkarteak hainbat lehiaketa antolatzen ditu urtero, Camille Extreme lasterketa edota Abuztuko Futbito Txapelketa, esaterako. Txirrindularitzak ere bere tokia du, urtero egiten baitituzte Larra-Larrau eta Orbea lasterketa zikloturistak.