Asolaze Camping

 
asolaze1
 

Nafarroako Pirinioan dago Asolaze Kanpina, Belagua Bailaran zehazki, Izabatik oso gertu.

Toki pribilegiatuan gaude, pinuez inguratutakoa zelai berdean. Toki idilikoa eta lasaia da, egunerokoak alde batera utzi eta aire berriekin etxera itzultzeko aukera eskaintzen duena. Leku egokia da mendigoizaletasuna, mendi-ibiliak, eskia, bizikleta edota espeleologia praktikatzeko. Baita oporrak pasatzeko ere, dela bikotearekin, lagunekin edota familian. Finean, natura-naturan egonaldi lasai bat pasatu nahi duen edonorentzako ezin hobea da.

Horrez gain, historia zabala duten hainbat tokietatik gertu dago, hala nola, Erronkariko Bailaratik edota Iratiko Basotik.

Ostatu hartzeko aukera ezberdinak eskaintzen ditugunez, urte guztian har ditzakegu bisitariak. Izan ere, kanpaleku libreaz gain, aterpetxea eta bungalowak ere baditugu.

Baita taberna eta jatetxea ere. Bertan modu osasuntsu eta anitzetan jateko aukera eskaintzen dugu, eta lasaitasun eta deskantsu momentuak pasatu eta elkarrekin egoteko aukera ere bai.

 
 
 
Zerbitzuak eta instalazioak
  • Libreki kanpatzeko aukera
  • Aterpetxea –gela bikoitzak eta kolektiboak-
  • Bungalowak
  • Jatetxea
  • Taberna
  • WiFia*
  • Harrera
  • Barbakoa
  • Garbigailua eta lehorgailua
  • Ur beroa dutxetan 24 orduz
  • Egongela soziala*